2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

7. SAIOA

ABENDUAK 11
Gaur apur bat berandu ailegatu naiz medikuarenera joan behar izan naizelako. Klasera sartu naizenean, dokumentatzaileen lehenengo taldea zegoen aurkezpena egiten, baina zorionez, ia aurkezpen osoa kusi ahal izan dut. Gaurko klasea funtsezkoa izan da, kurtso hasieran irakasleak azaldu zigunean metodologia honen funtzionamendua ez bainuen ulertzen eta batez ere dokumentatzaileen lana, eta gaur argitu ahal izan naiz.
Hiru taldek egin dute aurkezpena eta esan beharra daukat hasieran ez nekiela zein zen euren benetako lana. Uste dut inor ez zekienez oso ondo zertan zetzan, isiltasuna nabaritu da gelan eta aipatzekoa da baita ere, klase erdia baino gutxiago egon garela berriro ere. Gero eta nabariagoa da jende gutxiaren etorria, jendeak ez du kideenganako errespeturik baina hori alde batera utzita, aurkezpenekin jarraituko dut. Talde bakoitzak, eurek sortutako sitesak nola antolatuta dituzten azaldu du. Bertan, bakoitzari egokitutako taldeen lan prozesu osoa azalduta agertu da, talde bakoitzak egindako lana eta ebaluazioa ere bai, nola ikusi gaituzten, nola egin dugun etab. Egia esanda, nik uste nuen lanen prozesuen inguruan mintzatuko zirela, baina ez, aurkeztu dute haien sitesa eta azaldu dute gainetik antolamendua eta listo.

Orokorrean lan politak egin dituzte, sitesak oso landuak daudela nabaritu da. Gure lanen prozesuak eta behaketak aparte, interesgarriko gaiak ere igo dituzte eta hori oso ideia ona iruditu zait.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina