2014(e)ko abendua 21, igandea

KAIXO!!!

KAIXO! Hau nire txokoa izango da eta irakasle eskolako IKT irakasgain landutako edukiak eskegiko ditut. Nahi izanez gero iruzkinak jar ditzakezue eta arazorik gabe erantzungo dizuet. 

Espero dut interesgarria izatea edo behintzat baliagarria zuentzat! ESKERRIK ASKO!


Bideo hau usten dizuet jakiteko zeren inguruan egingo dudan lan







AZKENEKO HAUSNARKETA

Bigarren kurtsoko lehenengo lauhilekoa jadanik bukatu dugu. Oso arin pasatu zait denbora, badirudi atzo izan zela kurtsoaren hasiera eta irakasleak azaldu berri zigula erabiliko genuen metodologia, baina kurtsoaren ekuadorrean gaudela esan dezakegu.

Ikt-ko irakasgai honetan, metodologia desberdin bat erabili dugu, gurpilaren bidezko ikaskuntza alegia, eta aitortu beharra daukat gutxira arte ez dudala ulertu zertan zetzan. Alde batetik, testu edota bideoak lantzen dituzten taldeak daude, zeintzuek aurkezpen bat egin behar duten landutako gaiaren inguruan, eta beste aldetik, dokumentatzaileak daude, besteon lan prozesua behatzen dituztenak. Azkeneko hauek, sites batean azaldu behar dute egokitu zaizkien lan taldeen prozesua eta haientzat interesgarriak diren gaien inguruko hausnarketak eskegi.
Nire lana ez da izan dokumentatzailea izatea, eta egia esanda posten naiz, dokumentatzaileen lana astuna dela uste baitut.  Nik, intereseko hiru testu baino ez ditut irakurri izan behar eta laburpena aurkeztu eta dokumentatzaileek aldiz, lau edo bost taldeen lan prozesu osoa behatu, ebaluatu etab. horregatik ez litzaidake gustatuko haien lana egitea.


Hala eta guztiz ere, lan taldea sustatzeko oso metodologia egokia iruditu zait, batzuen lana beste batzuen mende baitaude eta horrek, behartzen gaitu gure lana egitera beste batzuek euren lana egin ahal izateko. Honekin esan nahi dudana da, guk ez badugu gure lana egiten, dokumentatzaileek ere ezin izango dute haien lana aurrera eraman ez baitute ezer behatzeko, horregatik uste dut metodologia honetarako konpromisoa ezinbestekoa dela eta guk konpromiso hori izan dugu momentu oro.

Oso lan politak atera direla uste dut, baina ala eta guztiz ere eta nahiz eta saio teorikoak izan, faltan bota dut landutako teoria praktikara nola eraman jakitea. Egia da teoria lantzea garrantzitsua dela baina praktikan nola aplikatu teoria hori bata ere.  Horregatik, saioak apur bat monotonoak iruditu zaizkit azkenean.
Aipatzeko beste kontu bat da denbora falta. Guztiok ibili gara justu lan guztiak egiteko, lehenengo hilabete osoan praktiketan eman baikenuen eta hori oztopo bat izan da guztiontzat. Batzuk gainera, aprobetxatuz Alaitzek listarik pasatzen ez duela, ez dira etorri klase magistral gehienetara beste ikasgaietako lanak bukatzeko eta hori izugarrizko errespetu falta iruditu zait gure kideenganako. Egun batzuetan klase erdia baino gutxiago egotera ailegatu gara eta hori ez da bidezkoa gure kide bat aurkezpen bat egiten duenean.


Bukatzeko, esan beharra daukat gogo handiak nituela Blog-a nola erabiltzen zen ikasteko eta nahi eta nahi ez sortu behar izan dugunez irakasgai honetarako, jadanik ikasi dut. 

IKASKUNTZA GURPILAREN LANA



Hona hemen ikaskuntza gurpilerako metodologia aurrera eramateko egokitu zazkidan taldekideak:



Guri egokitutako lana, hiru testu irakurtzea eta laburbiltzea izan da. Testuak honako hauek izan dira eta bertatik honako idea garrantsitsuak atera ditugu:







Zenbait egunetan bildu gara informazioa kontrastatzeko eta komunean jartzeko. Hauek egindako bilkuren aktak:

Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/30__________________________________


Hasiera ordua:
08:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
12:30
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Santamaria, Gorka
-       Seco, Andrea
-       Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:



Hartutako erabakiak:
  1. Bakoitzak hiru testuak irakurri behar ditu
  2. Egokitu zaion atala irakurtzea eta laburtzea
  3. Ideia nagusiak ateratzea
  4. 5 hitz gako bakoitzak
  5. 2 erronka bakoitzak
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Ideia nagusiak “post it”etan idaztea
Taldekide guztiak
2014/11/19

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
1. Bakoitzak egindako lana berrikusi eta antolatu.
2. Ideiak komunean jarri.
3. Guztion hausnarketekin erabaki bat atera.
4. Aurkezpenerako ideiak ateratzea
Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/19
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 8:30





































Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/19__________________________________


Hasiera ordua:
14:00
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
17:00
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Santamaria, Gorka
-       Seco, Andrea
-       Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:


Hartutako erabakiak:
     1.    Egin ditugun laburpenak txosten batean elkartu
     2.    Kohesioz eta zentzuz laburpen osoa egin
     3.    Movie Maker bat egitea
     4.    Gure ahotsak grabatzea
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Aurkezpen osoaren laburpena egitea

Andrea Seco eta Naia Zubiarrain
2014/11/24

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:

Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/24
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 16:00

































Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/24__________________________________


Hasiera ordua:
13:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
17:00
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Seco, Andrea
-       Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:

-Gorka Santamaria

Hartutako erabakiak:
1.    Movie maker bat egitea
2.    Gure ahotsak grabatu eta movie makerrean jarri

Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizkorako?
Oharrak
Movie Maker-a prestatzea
Talde guztia
2014/11/25

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
     1.    Movie maker-a prestatzea
     2.    Txostena zuzentzea
     3.    Aurkezpena lantzea

Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/25
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 10:30
































Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/25__________________________________


Hasiera ordua:
10:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
11:30
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Santamaria, Gorka
-       Seco, Andrea
Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:



Hartutako erabakiak:
     1.    Movie makerra prestatzea, argazkiak eta gure audioak sartzea.
     2.    Txostena berrikustea
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizkorako?
Oharrak
AURKEZPENA
Talde osoa
2014/11/27

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:


Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/27
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 8:30
































Behin hiru testuak irakurrita eta lauron artean laburtuta, aurkezpena egin dugu baina klase aurrean hitz egin beharrean, bideo bat egin dugu. Klikatu bideoa hitzan eta prestatutako aurkezpena ikusi aha izango duzue.