2014(e)ko abendua 21, igandea

AZKENEKO HAUSNARKETA

Bigarren kurtsoko lehenengo lauhilekoa jadanik bukatu dugu. Oso arin pasatu zait denbora, badirudi atzo izan zela kurtsoaren hasiera eta irakasleak azaldu berri zigula erabiliko genuen metodologia, baina kurtsoaren ekuadorrean gaudela esan dezakegu.

Ikt-ko irakasgai honetan, metodologia desberdin bat erabili dugu, gurpilaren bidezko ikaskuntza alegia, eta aitortu beharra daukat gutxira arte ez dudala ulertu zertan zetzan. Alde batetik, testu edota bideoak lantzen dituzten taldeak daude, zeintzuek aurkezpen bat egin behar duten landutako gaiaren inguruan, eta beste aldetik, dokumentatzaileak daude, besteon lan prozesua behatzen dituztenak. Azkeneko hauek, sites batean azaldu behar dute egokitu zaizkien lan taldeen prozesua eta haientzat interesgarriak diren gaien inguruko hausnarketak eskegi.
Nire lana ez da izan dokumentatzailea izatea, eta egia esanda posten naiz, dokumentatzaileen lana astuna dela uste baitut.  Nik, intereseko hiru testu baino ez ditut irakurri izan behar eta laburpena aurkeztu eta dokumentatzaileek aldiz, lau edo bost taldeen lan prozesu osoa behatu, ebaluatu etab. horregatik ez litzaidake gustatuko haien lana egitea.


Hala eta guztiz ere, lan taldea sustatzeko oso metodologia egokia iruditu zait, batzuen lana beste batzuen mende baitaude eta horrek, behartzen gaitu gure lana egitera beste batzuek euren lana egin ahal izateko. Honekin esan nahi dudana da, guk ez badugu gure lana egiten, dokumentatzaileek ere ezin izango dute haien lana aurrera eraman ez baitute ezer behatzeko, horregatik uste dut metodologia honetarako konpromisoa ezinbestekoa dela eta guk konpromiso hori izan dugu momentu oro.

Oso lan politak atera direla uste dut, baina ala eta guztiz ere eta nahiz eta saio teorikoak izan, faltan bota dut landutako teoria praktikara nola eraman jakitea. Egia da teoria lantzea garrantzitsua dela baina praktikan nola aplikatu teoria hori bata ere.  Horregatik, saioak apur bat monotonoak iruditu zaizkit azkenean.
Aipatzeko beste kontu bat da denbora falta. Guztiok ibili gara justu lan guztiak egiteko, lehenengo hilabete osoan praktiketan eman baikenuen eta hori oztopo bat izan da guztiontzat. Batzuk gainera, aprobetxatuz Alaitzek listarik pasatzen ez duela, ez dira etorri klase magistral gehienetara beste ikasgaietako lanak bukatzeko eta hori izugarrizko errespetu falta iruditu zait gure kideenganako. Egun batzuetan klase erdia baino gutxiago egotera ailegatu gara eta hori ez da bidezkoa gure kide bat aurkezpen bat egiten duenean.


Bukatzeko, esan beharra daukat gogo handiak nituela Blog-a nola erabiltzen zen ikasteko eta nahi eta nahi ez sortu behar izan dugunez irakasgai honetarako, jadanik ikasi dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina