2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

6. SAIOA

AZAROAK 27
Gaur niri egokitu zait aurkezpena egitea eta egia esanda, ez naiz bat ere urduri egon. Aurkezpen honetarako klase aurrean hitz egin beharrean, egin duguna izan da bideo bat egin eta gainetik gure ahotsak garbatu beraz, ez dugu klase osoaren aurrean hitz egin behar izan.
Bideoa egiteak, denbora nahikotxo eraman digu, gaiarekin loturiko argazki aproposak topatu behar izan ditugulako eta montaje osoa egitea ez delako erraza izan. Bideoa, deigarria egiten saiatu gara, entzuleen arreta deitzeko asmoz, horregatik bideo bukaeran gaiari loturiko komiki barregarri txiki bat jarri dugu hausnartzera bultzatuz.
Aipatzekoa da, nahiz eta klase kide guztiak ez etorri, egia da jende nahikotxo egon garela gaur klasean eta denbora oro adi egon direla edo isilik behintzat, eta hori eskertzekoa da lan bat aurkezten zaudenean.

Nire taldearen ostean, beste pare bat aurkezpen egin dituzte gai beraren inguruan, “Eskola  2.0” eta aurkezpenetatik aipatu beharreko gauza bat da, talde batek erabilitako baliabide tekniko berria, Powtoon. Orain arte ez du inork erabili eta eskertzekoa da originaltasuna, zerbait berria denez arreta deitzen dizulako eta adiago zaudelako. Hain beste aurkezpen antzekoren ondoren, kostatzen da arreta mantentzea baina baliabide desberdinak erabiltzea oso metodo ona iruditu zait eta gehienen arreta lortu dute. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina