2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

5. SAIOA

AZAROAK 20
Gaur ere, aurkezpenak egiten igaro dugu saio osoa baina gaurko egunean aipatzeko da, pasa den astean baino jende gutxiago egon garela klasean eta hori, daukagun lanen bonbardaketagatik izan daiteke. Hilabete honetan, oso estresatuta gaude denok, ikasgai guztietan pila bat lan bidali dizkigutelako. Hori dela eta, jendeak ikustean ikas gai batetan ez dutela zerrendarik pasatzen, aprobetxatzen dute denbora beste lan batzuk egiteko edota etxean lotan gelditzeko.
Hausnartu dudan beste kontu bat izan da, gure arteko errespetua nabariagoa dela irakaslearekikoa baino, hau da, gure klaseko norbaitek hitz egiten duenenean, gelan, irakasleak hitz egiten duenenean baino isiltasun handiagoa sumatzen da. Egia esanda, ez dakit horren zergatia baina bai suposa dezaket enpatia izan daitekeela.

Aurkezpenetan arreta deitu didan beste kontu bat izan da, talde batek bere prezzi aurkezpenari ahotsa gehitu diotela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina