2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

4. SAIOA

AZAROAK 13
Aurreko astea, modulu astea izan zen eta beraz, ez genuen IKT-ko saio magistralik izan. Hori dela eta, gaur hasi izan gara gurpil metodologia berri honekin. Ikasle batzuk, metodologia honi jarraiki, lehenengo aurkezpenak egin dituzte IKT-en inguruan eta beste batzuk, haiek ebaluatu dituzte.
Izan ere, gaurko eguna oso lagungarria izan zait gure taldeak burutu behar duen lana zein den hobeto ulertzeko. Beste taldeen lanak behatzean, taldekideok, gure burua kokatzen joan gara pixkanaka-pixkanaka eta lortu dugu metodologia honen funtsa zein den harrapatzea. Hala ere, Konturatu gara ebaluatzen gaituztenok gure kide batzuk direla beraz, ebaluatzen gaituztenekin adostu dugu gure arteko komunikazioa, haiek guk emandako pausu guztiak ebalua ditzaketen.
Gure lana ez denez dokumentatzaileak izatea, baizik eta informazioa lantzea eta aurkeztea, beste taldeek egiten dituzten aurkezpenetan fijatzen hasi gara ideiak hartzeko. Talde bakoitzak, nahi izan duen baliabide mota erabili du aurkezpenerako: power ppoint-a, prezzi-a, … baina egia da ez dutela gehiegi berriztatu, hau da, baliabide ohikoenak erabili dituztela.
Hala eta guztiz ere, garrantzi handiko gaiak landu dituztela uste dut. Gaur adibidez, IKTen erabilera hezigarria eta ikaskuntza-estrategien sorkuntzen arteko erlazioak aztertu dituzte eta oso interesgarria iruditu zait .


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina