2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

3. SAIOA

URRIAK 30
Irakasleak jarritakoVisiones disruptivas de la educación” bideoak gaurko egunari sarrera eman dio. María Acaso arte ederretako irakasleak egindako bideoa da eta bertan, hezkuntza-sistemak behar dituen aldaketa metodologikoak salatzen ditu. Hona hemen bideoko ideia nagusiak: 

·         Boterea: etorkizuneko irakasleak bezala, sistema autoritario batetik sistema demokratiko batera igarotzen saiatu beharko genuke gure geletan. Horretarako, bi figuren interakzioa ezinbestekoa da; alde batetik, ez-irakaslea eta bestetik, ez ikaslea. Modu honetan, ez-irakasleak, botereari uko egin beharko dio eta ez-ikasleak, boterea onartu beharko du.
·         Ikusezina: era automatikoan lan egiteari utzi eta era erreflexiboan lan egiteari ekin beharko genioke. Horretarako, gure pedagogia ikusezinak aztertu beharko genituzke. Ez dugu inoiz ahaztu behar nortzuk garen, zein den gure irakasle espazioa eta zein da gure diskurtsoa.
·         Denbora eta espazioa: espazio eta denbora zurrunak apurtu beharko genituzke, gelak espazio flexibleak bilakatuz,hau da, ormak pertsonalizatu, gelan jaten, musika jarri, teknologia berriak erabili …
·         Informazioa: gelara eraman beharko genuke kanpoan dagoen guztia baldin eta umeen  interesa bada: musika, arte garaikidea, antzerkiak, fotografia …
·         Ezagutza: ezagutzari dagokionez, ikaslea hartzaile izatetik ekoizle izatera igaro beharko lirateke. Horretarako, proiektuetan oinarritutako metodologiarekin lan egin beharko genuke.

Mariak bideoari bukaera emateko, hiru galdera botatzen ditu hausnarketa modura:
1.       Irakaskuntza prozesuaren inguruan benetan hausnartu duzu?
2.       Metodologiak aukeratzerako orduan, era librean eta askatasunez erabaki  dituzu edo tradizionalki erabiliak izan direnak hautatu dituzu?
3.       Metodologia berritzaileak erabiltzen dituzu?


Bideoa ikusi ostean, gurpil metodologiarekin hasi gara lan egiten. Talde bakoitzari hainbat testu eta bideo egokitu zaizkio eta horiek lantzea eta aurkezpen bat egitea da egin beharreko lana. Guri hain zuzen ere, gazteleraz idatzitako hiru testu egokitu zaizkigu, “Eskola 2.0”-ren gaia lantzen dituztenak, alegia. Egia esanda, era bat galduta gaudenez ez dugu gehiegi aurreratu. Alde batetik, kostatu zaigu taldetan biltzea klaseko espazioa dela eta, beraz, denbora galdu dugu eta bestetik, metodologia berri hau ez dugunez oso ondo ulertzen, gure burua aurkitu arte ezinezkoa zaigu hastea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina