2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

2. SAIOA

URRIAK 23
·         
Bigarren klase teoriko hau, greba egunean jauzi da. Hala eta guztiz ere, aurreko egunen bidali zigun lana entregatu behar dugunez, ni klasera joan naiz. Gero enteratu nahiz ez zela beharrezkoa eskura entregatzea, baizik eta Blog-era igo behar genuela beraz, nire gaurko zeregina Blog-a sortzea eta lana bertara igotzea da.
Gelan ez gara egon ezta klase erdia, hala eta guztiz ere, irakasleak gutxi gaudela aprobetxatu du eta lauhilabetean zehar erabiliko dugun metodologiaz mintzatu digu. Aukeratzeko bi metodologia aurkeztu dizkigu; bata, ohiko klase teoriakoak ematea eta guk apunteak hartzea eta bestea, gurpilaren bidezko irakaskuntza. Azkeneneko hau izan da erabaki duguna.
Hasieran kostatu zait metodologiaren funtzionamendua harrapatzea, ez nuen ulertzen zein zen bakoitzaren zeregina. Klasea lauko taldetan banatuta dugu eta talde bakoitzari zeregin bat egokitu zaio, gertatzen dena da, batzuk, beste talde batzuen lana gabe ezin dutela haien lana aurrera eraman, beraz, talde batzuk beste batzuen mendekoak dira.

Metodologia hau erabakitzea, pixka bat arriskatzea suposatzen du baina azken finean metodologia tradizionalez ihes egitea da nahi duguna eta hau metodo berritzaile bat da. Horregatik erabaki dugu gurpilaren bidezko irakaskuntza egitea hain zuzen ere, metodo berria delako eta ohiko metodo tradizionalaren eskemak apurtzen dituelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina