2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

1. SAIOA



Urriak 16


  • Lehenengo sentsazioa 

Gaur, gure IKT-ko lehenengo saioa izan da. Alde batetik, esan beharra dago gogo handiz hartu dudala irakasgai berri hau, beste ikasgaiak ez bezalakoak izango dela uste dudalako, hau da, ez tradizionala. Informazio eta komunikazio teknologia izena izanda, suposatu dut ez dela izango hain teorikoa eta horrek motibatzen nau, baina beste aldetik, aitortu beharra daukat, teknologiaren munduak izutzen nauela. Ordenagailua, telefonoa  etab. dudan arren, ez naiz inoiz teknologia zale amorratua izan, gainera ez jakintasunak urduritzen nau eta pixka bat teknologia gorrotatzera bultzatzen nau. Hori dela eta, teknologiak izan dituen hain beste aurrerakuntza horietan, atzeratua geratu nahiz.

Teknologia, gure hezitzaile etorkizunerako ezinbesteko baliabidea izango dela badakit, eta gainera oso baliagarria, horregatik oso ikasgai garrantzitsua iruditzen zait. Hori dela eta, nire baitan dagoen guztia jartzea proposatu dut neure buruari teknologien inguruan ahalik eta gehien ikasteko.


  • Lehenengo klase teorikoa

Gaur IKT klase teorikoko lehenengo eguna izanez, ez gara materiarekin hasi. Gainontzeko ikasgaietan bezala, irakasleak ikasgaia aurkeztu digu: zein da berak lortu nahi duen helburua, zer nolako gaiak landuko ditugun, nola banatuko duen nota, zerekin lan egingo dugun, … Aipatu dudan azkeneneko ezaugarri hau izan da gehien arreta deitu didana: Zerekin egingo dugu lan? Blog-ekin egingo dugu lan hain zuzen ere.

Ez dut inoiz Blog bat erabili eta egia esanda, Blog-aren bitartez lan egitea izutzen nau, gure azkeneko ebaluaketaren aztergaia delako. Horrek esan nahi duena da, azterketa bat egitearen ordez, irakasleak nire Blog-a aztertuko duela eta nik bertan konpartitutakoa ebaluatuko duela azkeneko nota bat jarriz.  Bertan, klase teorikoetan egiten ditugun gaua guztiak era antolatuan partekatu behar izango ditugu: jasotako apunteak, egindako hausnarketak, gure eguneroko antzeko bat idatzi, …

Behin ikasgaiaren aurkezpen osoa egin ondoren, erlaxatzeko eta deskonektatzeko jarduera bat planteatu digu irakasleak:

“Jesarrita eta isilean, begiak itxi, oinak lurrean jarri sorbaldekin paralelo, bizkarra zuzen jarri eta besoak hilda egongo balira bezala utzi. Imajinatu hari bat duzuela burutik zerura tiraka.Kontzentratu eta ez pentsatu ezer. ”

Denok isil eta begiak itxiak izan ditugunean, irakasleak hausnartzeko hainbat galdera sakon bota ditu.
  • Zer dira IKTak? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarriren bat.
·   Zeri deitzen zaio Informazioaren Gizartea? Zein erlazio egon daiteke IKT eta Informazioaren Gizartearekin?
·       Eraginik al dute IKTek ezagutzan eta hezkuntzan?
·       Irakaskuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
·      Eta Haur edo Lehen Hezkuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
·       Eta zeuk, eguneroko bizitzan, zein aplikazio erabiltzen duzu? Eta zertarako?
·      Zein aplikazio, proiektu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntza arloan? Zein edo zeintzuk erabiliko zenuke eta zertarako?

Gu isilean jarraitu dugu gure gauzetan hausnartzen eta honelako batean, begiak irekitzeko esan digu. Momentu horretako lasaitasuna eta hausnartzeko giro egokia aprobetxatuz, paper batean honako galderari erantzutea eskatu digu:

Begiak ireki bezain laster burura etorri zaizuna idatzi

Era eskematikoan eta gehiegi sakondu gabe, gauza pertsonalak direlako, esan dezaket nire izaera eta ni definitzen nauten ezaugarriak etorri zaizkidala burura. Are gehiago, nire burua irakasle giza imajinatu dut gela batean, nire ikasleekin, nola izango lirateke nire jarrera, …
  •   Bidalitako egin beharreko lehenengo lana

“IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia” artikulua irakurtzeko eta hortik 5 hitz gako, hausnartzera bultzatzen duten beste bi galdera eta sintesi bat egitea agindu digu. Nahi izanez gero, egindako lanari laguntzeko argazki bat ere igo genezakeen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina