2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

8. SAIOA

ABENDUAK 18
Gaur azkeneko eguna izan da beraz, azkeneko dokumentatzaileen aurkezpenak entzun ditugu. Hauek berriro ere, haien sitesak erakutsi dizkigute eta barne antolamendua azaldu digute.
Dokumentzatzaileei egokitu zaien lana neketsua dela uste dut. Guk gai bat landu dugu eta horren inguruko aurkezpen bat egin dugu baina hauek, gu ebaluatu behar izan gaituzte. Talde bakoitzari lau edo bost talde egokitu zaizkio, eta talde guztien lan prozesu osoa behatu behar izan dute eta ebaluatu baita ere, gero sitesera igotzeko eta horregatik iruditzen zait lan monotonoa. Hala eta guztiz ere, azpimarratzeko da oso lan onak egin dituztela, sitesak oso txukun eta politak baitaude. Izan ere, informazio guztia era ordenatuan adierazi dute argazkien eta bideoen laguntzaz.

Azalpenen ostean, irakaslea ebaluatzeko fitxa banatu digu Alaitzek eta egin dugu.

Bukatzeko eta ikasgaiari bukaera emateko, oraingo honetan irakasle izan da aurkezpena egin diguna. Ikt-een inguruan hausnartzera bultzatu gaitu eta berak jarritako bideoak laburbiltzen duten honako esaldi honekin geratzen naiz: “etorkizuna gure eskuetan dago, gu gara etorkizuna”, beraz sistema berritzen saiatu behar gara.


Hona hemen jarritako bi bideoak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina